XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1 Azpimarratu irakurgai zatitxo honeetan agertzen diran erakusleak eta adierazo zein kasutan dagozan.

Kondaira honek (nork) dinoana denpora asko dala gertatu zan.

Herri hilak asko gustatzen jataz.

Horregaitik sarritan joaten nintzan Nafarroako herri isil eta hotz hartara (nora).

Herri hil honetan (non) zehar itzuli bat egin eta gero, dorrerantz joan nintzan.

Arraioa! Dorre honek (nork) ez eban emoten hain garaia zanik!

Gau osoa ibili nintzan gora eta behera, horma hareek (zer) kolpeka joten, ate bila.

2 Idatzi barriro esaldi honeek azpimarratutakoa numeroz aldatuz (singularra pluralean eta alderantziz):

Liburu honetan (honeetan) kontatzen dana Beizaman gertatu zan.

Han ikusten dan (diran) mendi haretara (hareetara) goaz bihar.

Herri ha (hareek) oso nasaia/k da/dira.

Dorre haretatik (hareetatik) itsasoa ikusten zan.

Gizon horrek (horreek) lan asko egiten dau/dabe etxean.

Mutiko honi (honeei) hortza/k falta jako/jakez.

3 Bete hutsuneak erakusleak singularrean deklinatuta idatziz:

Herri honetan / horretan / haretan lapurrak izan dira bart.

Altxor hau / hori / ha piratena da.

Ikasle honengan / horrengan / harengan itxaropen handia dot.

Andre honengandik / horrengandik / harengandik jaso neban eskutitza.

4 Irakurri adi testu hau eta gero erantzun itaunei:

Ibai alai eta zaratatsu horren alboan dorretxe goibel bat daukagu.

Zaharraren zaharrez leihoak desagertu egin dira, eta aurrealdeko ate batez itxita dago.

Antzina herriagaitik hainbeste egin ebana, gaur pagoen gerizpean ahaztuta gelditu da.

Pagadi leial hori bakarrik dau bere indar eta nortasunaren testigu.

Sabaiko teila batzuk ere haizeak bota dauz, eta lehen eben gorritasun hori galdu dabe; nork kendu deutse?

Ez dakigu!

Baten batek bere egin beharrakaz amaitu ebanean, apurtu eta arineketan abiatu zan.

- Goibel, eta teila mugagabean dagoz.

Zergaitik?

goibel bat eta teila batzuk agertzen diralako.

- Pagoen eta leihoak pluralean dagoz.

Idatzi mugagabean. Pagoren, leiho

- Badago erakuslerik? Zein?

Esan kasua eta numeroa.

Idatzi gero pluralean.

zaratatsu horren / NOREN. sg.

Horreen leial hori / NOR sg.

Horreek gorritasun hori / NOR. m. sg. Horreek

- Esan zein kasu eta numerotan dagozan hitz honeek: ibai, gerizpean, sabaiko eta haizeak.

ibai: NOR, M. G.

sabaiko: NONGO. M. S.

gerizpean: NON, M. S.

haizeak: NORK. M. S.

- Teila hitzak -a itsatsia dau.

Deklinatu kasu honeetan: nor, nork, nori, noren.

Bardinak dira mugagabea eta mugatu singularra?

M G . Sg. Pl.

Nor: teila/teilea/teilak

Nork: teilak/teileak/teilak

Nori: teilari/teileari/teilei

Noren: teilaren/teilearen/teilen